Musika artea da eta, aldi berean, zientzia da. Gizakiak sortutako beste arteetatik bat bera ere ez dago musika bezain hurbil bizitzatik; izan ere, musika bizitza bera dela esan dezakegu. Musika da arte guztien artean izpiritualena eta, soinuak modu atsegin batean konbinatuz, arima hunkitzea du helburu.
Espazioan ikusmenaren bidez adierazten diren gainerako arteek ez bezala, musikak gure organismoan entzumenaren bidez jarduten du, denboran.
Dirudienez ezjakina da gizakien bizitzan musika noiz eta nola sartu zen. Betidanik erritmoak, perkusioak eta dantzak plazer-iturri izan dira gizakiarentzat; gauza bera gertatu zen soinuekin, hauen erabilera desberdinen ondoriozko soinu-efektuak ezagutu zituenean.
Musika osatzen duten elementuak hiru dira: erritmoa, melodia eta harmonia. Erritmoa, musikan, soinuak bata bestearen ondoren jartzeko eta txandatzeko modua da (silabak, pultsazioak) eta hauetan, beren azentu gogorrak eta ahulak, beren iraupen laburrak eta luzeak. Melodia, hizkuntzatik dator eta musikaren lerro horizontala da (soinu bat bestearen atzetik). Harmonia soinuen fusioa eta aldiberekotasuna da, musikaren bertikaltasuna da.
Mostrando entradas con la etiqueta erritmoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erritmoa. Mostrar todas las entradas
lunes, 10 de diciembre de 2007
ZER DA MUSIKA?
Etiquetas:
artea,
erritmoa,
harmonia,
melodia,
plazer-iturri,
soinuen konbinaketa,
zientzia
lunes, 3 de diciembre de 2007
ERRITMOAZ MOTIBATZEA

Jolasean eta kantuan ari den bitartean, ohartu gabe ikasiko du umeak. Kantuan aritzea da gure kulturaz jabetzeko biderik oparoenetariko bat, zalantzarik gabe. Gainera, erritmoa duen edozer oso motibatzailea eta erakargarria egiten zaie umeei.
| Eta helduok, gehienetan musikaren eta kantuaren esparrutik urrun samar gauden arren, arlo hau guztia sustatu beharko genuke umearekin ditugun harremanetan; gehiagotan abestu beharko genukeela diote adituek, ahotsaz eta kantaeraz kezkatu gabe. |
Haurrek ez digute goi-mailako saiorik eskatuko, ipuinak kontatzen ditugunean bezalaxe ikusi nahi gaituzte, lotsa alde batera utzita, haurrekin bat eginda eta sentibera. Kontua ez da ezer berezirik egitea edo asmatzea, baizik eta arlo honi ere erreparatzea, umearen garapenean musikak eta kantuak duten garrantziaz jabetuta.
Etiquetas:
erakargarria,
erritmoa,
harremana,
motibatzailea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
