ABESTIAK

Blogg honetan Haur Hezkuntzan abestiek daukaten garrantzia agertuko da.

lunes, 3 de diciembre de 2007

ERRITMOAZ MOTIBATZEA


Jolasean eta kantuan ari den bitartean, ohartu gabe ikasiko du umeak. Kantuan aritzea da gure kulturaz jabetzeko biderik oparoenetariko bat, zalantzarik gabe. Gainera, erritmoa duen edozer oso motibatzailea eta erakargarria egiten zaie umeei.

Eta helduok, gehienetan musikaren eta kantuaren esparrutik urrun samar gauden arren, arlo hau guztia sustatu beharko genuke umearekin ditugun harremanetan; gehiagotan abestu beharko genukeela diote adituek, ahotsaz eta kantaeraz kezkatu gabe.


Haurrek ez digute goi-mailako saiorik eskatuko, ipuinak kontatzen ditugunean bezalaxe ikusi nahi gaituzte, lotsa alde batera utzita, haurrekin bat eginda eta sentibera. Kontua ez da ezer berezirik egitea edo asmatzea, baizik eta arlo honi ere erreparatzea, umearen garapenean musikak eta kantuak duten garrantziaz jabetuta.

No hay comentarios: