ABESTIAK

Blogg honetan Haur Hezkuntzan abestiek daukaten garrantzia agertuko da.

lunes, 3 de diciembre de 2007

JOLASEAN ETA KANTUAN


Jolasean eta kantuan ari den bitartean, hirulau urteko gure haurra doinuz eta erritmoz hornitzen ari zaigu, hizkuntza musikalaren elementuak eta eskemak bereganatzen ari da.

Euskara, zorionez, onomatopeiez beterik daukagu. Guk geure eguneroko mintzo praktikatik baztertu baditugu ere, haurren musikagintzan ezinbesteko garrantzia izan dezakete delako onomatopeiek. Zehazgabeak, magiaz eta sormenez beteak, eragileak eta adierazkorrak izanik, benetako musikaltasunaz osaturik agertzen baitzaizkigu.

Ase ezinik daukagu haurra, inguruko hots-iturri guztietatik edan nahirik. Hain berezkoa duten imitazio-senaz egoki asko taiutuko dute gure kantatzeko halamoduko tankera. Nola entzun, hala erantzun.

No hay comentarios: